2008/12/04

EUSKARAREN LASTERKETA


Blog honetan ikus dezakezuen bezala, estrategia batzuk erabiltzen ditugu zuen seme-alabekin lan egiteko. Orain arte, termometroaren erabilerarekin aritu gara, eta beharrezkoa zenean, martxan jarriz, baliagarria izan zaigu.

Orain ludotekan euskaraz hitz egiteko estrategiak bultzatzen ari gara eta horretarako euskararen lasterketan egiten hasi gara. Eta hau zer da? Ba, ludotekako txikien gelaren sarreran ikusi ahal izango duzuen bezala, argazki honetan agertzen den panela daukagu. Panel horretan zuen haurren bazkide zenbakia, argazkia eta beraien izenak agertzen dira. Honek eguneroko jarraipena izango du, euskaraz aritzen diren umeei gometx bat ipiniko baitiegu arratsalde bukaeran, eta horrela hilabete bukaerara heltzean gometx gehien izaten dituzten haurrak gure euskararen txapelketako irabazleak izango dira.

Estrategia honen bitartez, errefortzu positiboa lantzea nahi dugu, horrela euskaraz hitz egitea gehiago kostatzen zaien haurrek ere gometxsak izatea nahiko baitute, eta horregatik euskaraz arituko dira.

Estrategia honen inguruan iritzia eman nahi baduzue, blog-ean bertan idatz dezakezue edo bestela ludotekako hezitzaileoi esan diezagukezue.

JOSTAILU ZAHARRAK JOSTAILU BERRIEN TRUKE!!!


Jostailu truke merkatua burutuko da aurten ere gure herrian. Umeek erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden jostailuak ekarriko dituzte ondoren agertzen diren egunetan, eta jostailu bakoitzeko txartel bana emango zaie. Gero, txartel bakoitza beste edozein jostailugatik trukatu ahal izango dute. Jostailuen bilketa egunak honako hauek izango dira:

-Azaroak 25, 18:00-19:30, Arimazuri plazan.
-Azaroak 26, 18:00-19:30, Santamarinako ludotekan.
-Azaroak 27, 18:00-19:30, Bitteri plazan.
-Abenduak 2, 18:00-19:30, Okendoko ludotekan.
-Abenduak 3, 18:00-19:30, Arimazuri plazan.
-Abenduak 4, 18:00-19:30, Santamarinako parkean .
-Abenduak 9, 18:00-19:30, Santamarinako ludotekan.
-Abenduak 10, 18:00-19:30, Okendoko ludotekan.
-Abenduak 11, 18:00-19:30, Arimazuri plazan.

Behin jostailuak elkartuta, eta zuen txartela lortuta, Abenduaren 13an, 12:00tatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00tara, Jostailuen truke merkatua izango da Okendoko ludotekan.

ANIMATU ZUEN JOSTAILUAK TRUKATZERA!!!!!

2008/12/03

TXOKO BERRIA



Ludotekako txikien gelan haurrekin batera txoko berri bat sortu dugu. Etxe txokoaren ondoan dago kokatuta eta etxearekin bat doa, baratza eta korta edo ukuilua. Biak haurrek egindako marrazkiekin daude osatuta. Argazkietan ikus daiteen bezala, haur askok hartu dute parte, txoko berri hau sortzeko orduan.

NATURAREN ELEMENTUAK

Azken hilabete hauetan ludotekan, Naturaren elementuen gaia landu dugu eta horrekin lotutako eskulan eta jolasak eginez aritu gara. Hemen ikusgai dituzue horietako batzuk.

JOLASAK

EUSKARAREN EGUNA


Abenduaren 3an, Euskararen eguna izanik, ospakizun bat egingo dugu ludotekako umeekin. Festa hau hiru Ludoteketako haurrei zuzenduta dago eta nahiz eta hasiera batean Biteri plazan egiteko asmoa egon, eguraldia dela eta Okendoko Ludotekan egitea erabaki dugu.
Nahiz eta asteazkena izan, Ludotekan daukagun funtzinamendu taula alde batetara utziko dugu eta haur hezkuntzako haurrak ere etortzeko aukera izango dute ospakizun honetara.
Ludoteka beti bezala 17:00etan irekiko da baina ospakizuna 17:30-18:00 inguruan hasiko da, orduan iritsiko baitira Usaetxe eta SantamaiƱako ludoteketako haurrak.
Jailadian ekintza desberdin ugari izango ditugu: pintxo tailerra, muralak, karaokea, txapa tailerra, aurpegi margoketa, mihilizu txapelketa... Mihiluze txapelketari dagokionez, finala izango dugu. Aurreko asteetan ludoteka bakoitzean final honetarako finalistak aukeratzeko txapelketak egiten aritu gara, eta abenduaren 3an ludoteka bakoitzeko finalistak arituko dira lehian.
Bukatzeko, festara hurbiltzera animatzen zaituztegu.

2008/11/30

IKUSKIZUNA

Ondorengo egunetan zuen seme alabek bideo txiki hau ikusteko aukera izango dute ludotekan.